Igande goizean Sendi egitasmoko familiak Zirkun zirko eskolan bildu ziren. Plana? Goiza elkarrekin pasa, euskaraz egin eta zirkua zertan datza ikasi. Beroketak egiten hasi ziren, “Ni ez naiz oso trebea, ui! Denbora daramat kirola egin gabe” eta antzerakoak entzun ziren, baina denbora aurrera joan ahala guraso zein umeak animatu eta piruetak egiten amaitu zuten.

Malabareak egiten ikasteko lumak, platerrak, pilotak eta mazak erabili zituzten. Ausartenak trizikloa eta monozikloa erabili zituzten 😉 Pertsonak sartu eta tximinoak atera ziren tailerretik 😉
Hemendik eskerrik beroena Zirkun zirko eskolako Izaskuni eta nola ez Sendiko familiei 🙂


Tailerrean ateratako argazkiak hemen ikusgai dituzue.