Sendi2021-04-23T14:08:58+02:00

GETXOKO FAMILIETAN

EUSKARA SUSTATZEKO PROIEKTUA

SENDI PROIEKTUA

NORENTZAT DA?

Getxoko ikastetxe guztietako A, B eta D ereduetako 0-12 urteko ikasleen familientzat da eta baita Getxon bizi diren familia guztientzat ere, nahiz eta seme-alabak beste udalerri bateko ikastetxe batean egon. Begirale, hezitzaile eta irakasleentzat ere bada proiektu hau.

ZER EGITEN DUGU?

Informazioa ematen dizuegu Getxoko Udalaren diru laguntzei buruz euskara ikasteko. Mintzapraktika egiteko Gurasolagun taldeak eta Olgetan euskaraz, Binbili bonbolo eta Parkean Olgetan ekimenak antolatzen ditugu. Guraso eta hezitzaileentzat hitzaldiak antolatzen ditugu Hazibideak zikloan. Eta horretaz gain, azaroan, otsailean eta maiatzean mota guztietako tailerrak antolatzen ditugu: sukaldaritza, jolasak, eskulanak, kirola, musika, etab. Gure jarduera gehienak euskaraz dira, doan edo oso merke.

NORTZUK GAUDE ATZEAN?

Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

GURE HELBURUAK

Gurasoak eta familiakoak euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Familia osoa euskarazko jardueretan ondo pasatzea.

SENDIREN GALERIA

SENDIREN JARDUERAK

SENDIREN JARDUERAK

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

PARKEAN OLGETAN. BAGOAZ BERRIRO ERE GETXOKO PARKEAK EUSKARAZ BETETZERA

2024-04-25|olgetan euskaraz, parkean olgetan, Sailkatu gabea, sendi, sendi proiektua|

PARKEAN OLGETAN Parkean olgetan ekimena kalean ere euskaraz jolasteko antolatuko dugu. Maiatzeko hiru ostiraletan, Malakaten hasita, arratsaldez, Getxoko hiru parke desberdinetan, dinamika desberdinak proposatuko ditugu: taldean aritzeko dinamikak eta mahai jolasetan aritzeko aukera. Talde txikietan aritu, euskaraz egin, umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu nahiko genuke, gertuko tratua sustatzeko. Begirale-talde [...]

SENDIren udaberriko jarduerak hementxe ditugu!

2024-03-26|ipuin kontaketak, ipuinak, irteerak, kirola euskaraz, Sailkatu gabea, sendi, sendi proiektua, SENDIren agenda, sukaldaritza, tailerrak|

SENDIren udaberriko jardueretan izena emateko epea irekita dago. Kuxkuxeatu udaberrian  zehar familientzat antolatuko ditugun jarduerak, seguru gaude ekintza batean baino gehiagotan parte hartuko duzuela; liburuaren egunaren harira ipuin kontalaria, txikientzako psikomotrizitate familian, koloreak dantzan tailerrak, Sukaldaritza tailerra eta Orienting froga familian. Horrez gain, bizikleta  asteburua antolatuko dugu. Aurten Urolako bide berdea egingo dugu [...]

ZERBAIT ANTOLATU EDO PARTE HARTU NAHI? LASAI IDATZI ETA BERBA EGINGO DUGU

Go to Top