Otsailaren 9an, Fadurako polikiroldegian “Natura hezkuntzarako oinarri” mahai inguruaz gozatzeko aukera izan genuen.

Ikerketa batzuen arabera, mundu osoko 5-12 urteko haurrek bataz beste 30 minutu ematen dituzte kalean. Honek arazo fisiko psikiko, zein kognitiboak dakartza. Kezka honi aurre egin nahian, hezkuntza eredu berdeagoak garatzen hasi dira azkenaldian herrialde ugarietan. Gure mahai-inguruan euskal herrian garatzen ari diren proiektuak ezagutu eta gai honen inguruan hausnartu nahi genuen.

Landarlan Ingurumen Elkarteko Garazi Auzmendi eta Ion Fontenlak hasiera eman zioten mahai-inguruari. Bai Garazik bai Ionek “Naturan hezten” proiektua nola sortu, zer helburu dituen eta bere ibilibidea zein izan den azaldu ziguten. Naturan Hezten, natur aberastasunaren zaintzarako kultura zabaltzeko tresna bat da. Hemen informazio guztia aurkituko duzue 😉

Irati Andoño

Mahai-inguruarekin jarraitzeko Kutxa Ekoguneko Irati Andoño izan zen gurekin. Iratik Kutxa ekoguneko baso-eskola eredua zertan datza azaldu zigun. 2017an hasiera eman zioten proiektu honi eta urtetik urtera gehiago dira proiektu honi esker naturara ateratzen diren umeak. Naturan heztea beste beste hurrengo onurak dakartza: Abstraktua ikusgarri bihurtzen da, ikasleen jarrera, motibazio maila eta komunikazio gaitasunak hobetzen dira, elkarrizketa maila guztietan sustatzen da eta ondorioz haurren harreman sozialak eta ongizatea hobetzen dira. Hemen informazio guztia aurkituko duzue.

Mikel Barcenilla

Mahai-inguruarekin jarraituz ESKOLAK NATURAN! Euskal Eskola Publikoko Mikel Barcenilla izan zen gurekin. Eskola Publikoko irakasleak eskolak naturara hurbiltzeko eta errealitate horrek euskal curriculumean pisu handiagoa izan dezan aldarrikatzeko, ekimenak partekatzen hasi ziren. Beraien helburu nagusia euskal hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzea da, naturarekiko kontaktuan oinarritutako hobekuntzak sustatuz.
Hemen informazio guztia aurkituko duzue.

Ziortza baso-eskolako bidelariak

Proiektuekin jarraituz hurrengoaz Ziortza Bolibar baso-eskolako Belen Lakuntza eta Araitz Iturriza bidelariek beraien proiektua aurkeztu ziguten. 2017.urtean eman zioten hasiera, guraso batzuen beharrari erantzuteko. Ziortzako kolegiatan utzitako etxetxoan elkartzen dira, eguna basoan ematen dute. Horrek naturan ematen diren egoera pilo bat gertutik ikusi eta sentitzeko aukera paregabea ematen die, besteak beste putxuetan agertzen diren zapaburuen arrautzak, zaldiei jaten eman etabr. Ziortzako bidelariek baso eskola eredua jarraitzen dute, umea erdigunean jarriz, berezko jolas askea eta natura oinarritzat hartuta.

Mahai-inguruari amaiera emateko Amaia Lopez Basozabal Irakaslea izan zen gurekin. Amaia irakaslea eta hezkuntza sozial arloetan egonda, bere ikasketak osatzeko helburuarekin Baso-eskola formakuntzako graduondoa egitea erabaki zuen. Erabaki hori hartzearen arrazoia azaldu zigun eta eskolaren inguruan hausnarketa egitera eraman gintuen  galdera zuzen baten bidez“Hezkuntza birplanteatzeko garaia da?  Ordu erdi luze eman genuen hitz egiten, ideiak eta bizipenak elkarbanatzen, esan ahalko genuke guztiok indarberrituta atera ginela mahai-ingurutik.

Hemendik eskerrik beroena mahai-inguru hau posible egin duzuen guztioi, baita aurrez aurrez zein online jarraitu zenuten guztiei ere. 😉
Hemen ateratako argazkiak aurkituko dituzue.