Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan 2021.urteari jarraipena emateko, martxoaren 3an irakurketa mailakatuko solasaldiaren hitzordua dugu urtero legez.
Xabier Monasterio gurean izango da Lurtarrak liburuaz berba egiteko. Beraz, martxoaren 3an, asteazkena, elkartuko gara Algortako Fadura polikiroldegiko areto nagusian 10:00etan eta 19:00etan.
___
Kritikak:

Eima

Ikasbil

Erroa

Solasaldi hau Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko jardunaldien barnean antolatua da baina martxotik aurrera eramango dugun ekimen bati hasiera emango dio Irakurketa errezaren irakurketa kluba.

Euskaltegian ikasten ari zara eta irakasleak bidaltzen dituen liburuak irakurtzeaz gozatzen duzu? Urteak daramatzazu euskarazko liburuak irakurri gabe baina berriro ere euskaraz irakurtzea gustatuko litzaizuke? Hurbildu zaitez martxoaren 3an Fadura polikiroldegiko Areto nagusira eta Irakurketa errezaren irakurketa klubaren berri emango dizugu.
Ez galdu aukera!

Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete.