Lizar Begoña izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan.
Azebarri Kultur elkartean bildu ginen parte hartzaile batzuk eta beste zenbait etxetik online konektatu ziren.
21 irakurzale bildu ginen “Aro Beilegia” poesia liburuari buruzko solasaldian.

Aro beilegia, liburu freskoa eta indartsua da. Kritika zuzena egiten dio gaur egungo gizarteari, sistema ekonomikoari, teknologiaren mendetasunari, geure berekoitasunari… Eta hori guztia poetikotasunari uko egin gabe, hizkera liriko ilun berezi batez. Gordina eta zuzena da askotan, baina badaki samurra izaten ere. Hotz utziko ez zaituen ahots gazte berri bat.

Lizarrek atzo aipatu zigun, berarentzako agian poesia izan daitekeela artearekin lotura bat. “Narratiba luze bat idatzi nahiko nuke baina nire sormena asebetetzeko, poesia batean sintetizatzen dut”. Izan daiteke lar sinplifikatzea baina hau da nire mediorik azkarrena.

Liburuko zenbait poema irakurri zizkigun Lizarrek:

VID_20210429_195245

Liburuan zehar ingelesez, gazteleraz, italieraz idatzitako poemak aurkitzen ditugu eta idazleak adierazi zigun bezala, hizkuntza desberdinak erabiltzeko hautua egin izan du bere lehen liburu honetan, fonetika aldetik ondo ematen ziolako, edota adibidez ingelesez idazterako unean ironia sartzeko atrebentzia halbideratu diolako hizkuntza desberdinak erabiltzeak.

Bere bizipenetatik ekarritako poemak dira Aro Beilegian bildu dituen poemak. Topo egindako pertsona eta egoera desberdine sorrarazitako horretatik ateratako sorkuntzak dira.

Erreferenteak eta inspirazioa aurkitzerako unean Lizarrek aipatu zigun internetetik bilatu izan duela, gaur eguneko inspirazio iturri azkarra eta eraginkorra baita.

Lizarrek Aro Beilegia proiektuaren ostean, laister argitaratuko den bere bigarren poema liburuaz hitz egin zigun bertaratutakooi.

Amaitzeko Lizarrek bere solasaldian behin da berriz aipatu zuen bezala, irakurketa desberdinek duten xarma hori eta kolore desberdinek ematen duten ikuspuntu anitzak garrantzitsua direla adierazi zuen.

___

Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/bSGkYvg9ZsyhgYF98

Atera genituen argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHsmVsESj4

Eskerrik asko, Lizar!

Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!