Jokin De Pedro izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko ikasturte honetako lehen solasaldian.
Azebarri Kultur elkartean bildu ginen parte hartzaile batzuk eta etxetik ere solasaldia jarraitu zuten beste hainbatek.
19 irakurzale bildu ginen “Joana” eleberriari buruzko solasaldian.

1970 urtean gaude. Joana Jauregizar nerabezaro zaila bizitzen ari da. Lehenengo kontraesana etxean bertan du: amaren euskaltzaletasun epelaren eta aitaren jarrera frankistaren artean kokatu behar du bere burua. Giro burges horretatik kanpo bilatu beharko ditu itotzen duten galdera ugariren erantzunak, iraganeko eta oraingo gertaera ilun eta isilduak… Baina ez dago bakarrik. Alex ezagutzen duenean, lehenengo amodioa indar handiz biziko du, baina ez hori bakarrik: gogaide bat ere izango du aurrerantzean, euskara berreskuratzearen ilusioa eta etorkizun politiko hobe baten itxaropena biziko dituzte elkarrekin. Baina bidea oztopoz beterik aurkituko dute.

Jokinek Ramiro Pinilla eleberri laburrera aurkeztutako liburuaren aurkezpena egin zigun.
Euskaltzaletasuna, familia giroan politika, Franko garaia, euskararen etorkizuna…
Euskara bizitzan, maitasunean, sexuan…
Solasaldia amaitzeko Jokinek “Anton Garaiko kortsarioaren historia” -ren bi liburu zozketatu zituen solasaldian parte hartu zuten guztion artean ( etxean gurekin zeudenekin ere noski 😉
Milesker Jokin, eta zorionak irabazleei 😉

Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/b7M6T2kKBFBYUdhd7

Atera genituen argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHsmRQ1dkj
Eskerrik asko, Jokin!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!