Euskaltegian ikasten zabiltza eta irakasleak bidaltzen dituen liburuak irakurtzeaz gozatzen duzu? Urteak daramatzazu euskarazko liburuak irakurri gabe baina berriro ere euskaraz irakurtzea gustatuko litzaizuke?

Ongi etorria IRAKURLE KLUBERA! (euskara errazean)

Hilean behin, ostegunetan, elkartuko gara Algortan, Lizar Begoñak bideratuko duen klub berri honetan.
Bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Landuko ditugun liburuak hauek dira:

• Apirilak 15, osteguna, 19:30-21:00 – Karmele Jaio “Amaren eskuak” (B2)

•  Maiatzak 13, osteguna, 19:30-21:00-  Tolstoien “Zenbat lur behar ditu gizon batek ? ” (B1)

• Ekainak 17, osteguna, 19:30-21:00 – Arantxa Urretabizkaia – “Koaderno gorria“ (B2)

Hiru hilabete iraungo du irakurle klub berri honek.

📖 Tolstoien “Zenbat lur behar ditu gizon batek ? ” (B1) liburuarekin emango diogu jarraipena Irakurle Kluba “euskara errazean” deituriko talde berri honi.

🗓️Noiz: Maiatzak 13, osteguna, 19:30-21:00
🏠Non: Azebarri Kultur Elkartean (Algorta)
Doan.

Villamonteko liburutegietan dagoeneko eskuragarri dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Ez galdu aukera!

Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete.