Azaroaren 26an, 17:30etatik 19:00etara “Nola aukeratu jostailu egokia” izenburupeko hitzaldiarekin dator Itsaso Pagoaga. Aurtengo guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloari bukaera emango diogu honekin eta denok etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Itsaso Pagoaga Olgeta dendaren bihotza da, Olgeta jostailu denda bat baino gehiago da. Jostailuak saldu eta mahai jolasak mailegutzan eskaintzeaz gain, jostailu, jolas eta jolaserako espazioen inguruko aholkularitza zerbitzua eskaintzen du Olgetak. Olgetaren helburua, pertsona bakoitzarentzat jolaserako baliabide egokiena eskaintzea da.

Itsasok helburu hori lortzen lagunduko digu, animatuko zarete? Online egingo dugu (Jitsi meet plataforma erabilita), doakoa izango da baina izena eman behar dahurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.