ZUEKIN EUSKARAZ

EGIN NAHI DUGU

MINTZAPOZA PRAKTIKATU

ZER DA GURASOLAGUNA?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten gurasoak eta umeak biltzeko programa da.

Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

ZERTARAKO?

Familian gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

NOLA EGINGO DUGU?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Patioan, parkean, umeekin batera… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila eta astean behin parte hartzeko konpromisoa izan behar da.

INFORMAZIOA

622433085 Gurasolaguna
619935541 Berbalaguna
sendi@egizu.eus
Martikoena 16, 2-3 48992 Getxo

EMAN IZENA

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, EDO PARTE HARTZEKO PREST BAZAUDE, LASAI IDATZI!