Uribe Kostako euskaran topa dugu berba eder hau, ustrukua, ortzadarra esan gura duena. Eta izen horixe ipini diogu gure talde honi. Getxon, SENDI Proiektuaren barruan, helduak eta umeak lotuko gara, hilean behin, ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera.

Data: Apirilak 30, osteguna
Ordua: 18:00
Tokia: Jitsi meet bidez norberak ahoz lantzeko zerbait ekarri behar du partekatzeko.
Adina: 0-12 gurasoekin batera
Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota telefonoz 622 433 085 (whatsapp)