Coronavirusak sortutako egoera eta etxealdia dela eta “Bazen behin” saioak irailetik abendura atzeratu behar izan ditugu. Dorletak, ostera, proposamen bat egin zigun: Taldekieek harremana mantentzeko eta irailerarte oso luzea egin ez dadin, apirilean online saio bat egitea.

Larunbatean 11:00ak aldera Jitsi meet erabilita bildu ginen eta bi orduz etxealdiaz ahaztu eta gertutasuna sentitu genuen. Metaforekin hasi ginen, “Nola zatoz?” metafora bat erabilita erantzun genuen: Barraskilo, bere burua ureztatzen duen landara, errusiar mendia, etab.

Hurrengo ariketan gure aitona amonak, izen eta xuxurlen jatorria, gure bideak, Aute, Zumeta eta beste hainbat gurekin izan ziren.

Amaitzeko bizitakoa laburtzeko hitz bat:
Itxaropena
Arbasoekin bidaia
Kutxak
Ortzadarra
Koloreak
Leihoak
Mimoak
Emozioen sarea
Arrastroak
Babesa
Irribarrea
Oparia
Eskerrona