Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?

Euskaraz giro lasaian aritzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.


Nola egingo dugu?

Prestatu zure ordenagailua (tablet edo mugikorrarekin ere egin dezakezu) eta jesarri eroso gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!
Iaz Algorta eta Romoko plazetan elkartu ginen 8.Berbodromoan. Aurten, berriz, JITSI MEET aplikaziorekin egingo ditugu berbodromoaren bideokonferentziak.

Izena emateko goiko formularioan eman zure datuak

Talde bakoitzean lau pertsona egongo gara; atzerrian dagoen Getxoztarra, dinamizatzailea eta beste bi Getxoztar, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.

Mintzagaiak ondokoak dira: 

1- Konfinamendua zure inguruan, nola daramazu? Zein da zure eguneroko errutina? Zer da konfinamenduan egiten zabiltzana aldez aurretik egiten ez zenuena? Zer da gehien faltan duzuna?
2- Loteria tokatuz gero, zer egingo zenuke? Bizitza ideala zelan irudikatzen duzu? Ikasten eta lanean jarraituko zenuke? Bidaiak egingo zenituzke?
3- Euskaraldia. Aurten ere Euskaraldia egingo da. 2018koan parte hartu zenuen? Zein rol hartu zenuen? Zelako bizipenak izan zenituen? Aurtengoan zein desio daukazu, zer espero duzu?

Nola parte hartu? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzue!

  • Izena eman ostean, zure laukotearen esteka bidaliko dizugu, klik egin eta solas-gelan sartuko zara.
  • Jitsi Meet aplikazioarekin arazoak ekiditeko Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dugu.
  • Saioak hasi baino hamabost minutu lehenago egongo gara konektatuta, egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.
  • Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi).

Bideo deian erabiliko dugun dinamika hurrengoa izango da:

1.- Parte hartzaile guztiok elkartuko zarete gela birtual batean.
2.- Bideo kamara hautazkoa izango da bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
3.- Dinamizatzaileek egingo dute sarreratxo bat, jitsi meet aplikazioaren eta solasaldiaren dinamika apur bat azalduko du.

Beraz, maiatzaren 14an, osteguna, elkartuko gara bideokonferentzia bidez.
Oharra: ez baduzu emailez jaso bidekonferentziara sartzeko lotura, idatzi egizugetxo@gmail.com helbidera
Belarriprest eta Ahobiziok gogoratu zuen txapa ekartzeaz
Bete ditzagun sareak euskaraz!