Miren Agur Meabe izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Villamonte Kultur Etxean bildu ginen, azaroaren 28an hain zuzen ere.
32 irakurzale bildu ginen “Hezurren erretura” liburuari buruzko solasaldian.

Solasaldiarekin hasteko eleberriaren izenburuari “Hezurren erretura” –ri heldu zion Miren Agurrek.

“Niri idazteak niri bizipenak, akatsak, azertuak, zalantzak … horiek guztiak erretzen ditudanean lortzen dudana aurrera jarraitzeko energia da”

Nire sorkuntzak aztertzean azaletik hasi nintzen gero begietara jo nuen eta oraingoan hezurretara… batek daki zer izango den hurrengoa.

Idazleak behin eta behin azpimarratu zuen bere aburuz edozein bizitza arruntari erabilera egokia eman ezkero erabilgarria izan daitekeela zerbait sortzeko unean.

“Edozeinena ondo kontatu ezkero…gauza txikiak handi eta ikusgarri egin daitezke” .

Liburuan 21 narrazio biltzen ditu.
Intuizioak gidatuta egiten ditut nire kreazioak”.

NI hiper protagonista bat dago … baina NI ahots hori ez da Miren Agur Meabe denbora guztian… badaude neska askotxo; hainbat ikaskide, inguruko lagunak… denak protagonista horren lumajea.

Ambiguotasun horrek oso eroso sentiarazten dit.

Oso nireak diren markak daude liburuan zehar. Adibidez deskripzioak.
Honetan luzatu naiz , nahita gainera eta gustora geratu naiz.

Badakit relentizatu egiten dutela irakurketa baina beharrezkoak nituen.
Kuarto iluna (matamoscas, braseroa…)

Baliabide poetiko asko daude liburu honetan… . “Me pongo mucho más estupenda” errepikak paralelismoak, metaforak….

Erreferentzia kulturalistak ere badaude liburuan .

Askotan, Inoren esaldietan aurkitzen dugu guk esan nahi dugunaren argia“.

Liburu hau besteak baino aberatsagoa dela aipatu zuen idazleak “urrats bat egin dudala sentitzen dut”.

Poesian egiten den bezala, nik neurri bera jartzen diot nire buruari eleberria idazterakoan. Hitz guztiak pasarte guztiak zein bere tokian, denak  argumentatzeko gai izan behar dudala uste dut.

Eskerrik asko, Miren Agur Meabe!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmJFKEEc

Gorde dezagun agendan gure ikasturte honetako hurrengo UKITXen hitzordua:

Abenduaren 12an, ostegunean, 19:30ean–  Villamonte Kultur Etxean, Nerea Balda izango dugu gurean, “ Atzerrian” liburuarekin.