Atzo arratsaldean, Nahikari Ayorekin bertsotan nola aritu ikasteko aukera bikaina izan genuen Romo Kultur Etxean.

Bertso desafioa, txikitik handira deituriko lehenengo saio honetan, zuzeneko kitarragaz batera abesten aritu ginen, baita errimatzen ikasteko kartetara jolasten ere.

Gure lehenengo bertsoa idaztera animatu ginen eta datorren azaroaren 11an gozatzen jarraitzeko asmoa dugu. Animatuko zara?