Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, berbalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu.

Eta zu, ba al zatoz? Eman izena! http://labur.eus/xcSD5

EGITARAUA:

11:45ak aldera Durangora iritsiera

12:00-14:00 bi aukera:

  • Durango ezagutzeko ginkana bisita taldeka. (Irabazleak saria izango du)
  • Poteoa

14:30 – 16:30 Bazkaria

Arratsaldean azokara bisita

Itzulera 19:00


Izena emateko epea abenduaren 2a izango da eta galdetegiaren bidez egin daiteke :




Uribe Kostako autobusak egingo dituen geldialdiak:

10:10 PLENTZIA- Metro geltokian
10:30 SOPELA, Elizan
10:45 ALGORTA, Metroko geltoki plazan
11:05 ERANDIO, Gasolinoko autobus geltokian

Animatu zaitez gurekin Durangoko egun pasa honetara!