Joxean Agirre izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokokoan Algortako Aldai Patronatuan bildu ginen, ekainaren 20ean hain zuzen ere.

17 irakurzale bildu ginen “Goldsmithen ikaslea” liburuari buruzko solasaldian.

Joxeanek bere liburuaz hitz egiten hasi bezain pronto adierazi zuen bere ustean, “besteek idatzitako orrien gainean idazten dugula“. Maite du idaztea eta solasaldiaren amaieran aitortu zigun bezala, ez daki egoten idatzi gabe.
Literaturan, dana da librea ;   “Zirrikitu batetik ikusten den errealidadea da literatura“.

Goldsmithen munduan murgildu gintuen Joxeanek;  Secound Live, eremu digitaleko ikastaro batean izena eman zuen eta bertan avatar moduko narratzaile bat sartzea ideia ona iruditu zitzaion. “Narratzaile bat sartuz gero, joko literario horretan nire narratzailearen ideien hartu emana ikusi ahalko nuke

Goldsmithen ustez, dena imitazioa egin behar zela kontatu zigun Joxeanek.

Nobela arraro bezala deskribatzen du Joxeanek bere eleberria:
Idazleok tentazioak izaten ditugu … atzera aurrera saltoak beharrezkoak ditut nik. Batzuetan agian, gehiegizko distira bila  egiten ditugu horrelako maniobrak eta piruetak

Gure irakurzale txokora hurbildu baino lehen, berriro ere “Goldsmithen ikaslea” hartu eta irakurtzen hasi zela adierazi zigun Joxeanek. “Gure liburuak berriro ere irakurtzea, batzutan tortura bat bihur daiteke“.

Askok galdetzen didate, zergatik hainbeste konplikatu pertsonaia bat?-  Ez aspertzeko ” 😉

Bertaratuen artean azpimarratu zuten trama desberdinak euskaraz adierazteko era berezi hori asko gustatu zitzaiela.
Batzuek ere goraipatu zuten eleberriak zuen umore ikutua. Genero ikuspegitik agian inkorrektoa baina erakargarria aldi berean.

Milesker bertaratu zineten guztioi.

Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmEqcfrN

Solasaldi honekin gure ikasturte honetako Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoari amaiera eman diogu 😉
Irailean gure hurrengo ikasturteko idazleen berri emango dizuegu.  Urrira arte irakurzaleok!