Atzo, ekainaren 23an, igandea, San Juan bezperan elkartu ginen urtero bezala San Nikolas plazan.

Algortako hainbat eragileren artean egitarau oparoa prestatu genuen.

Gorputza mugitzeko, BIHOTZAK diskofestako kideekin hasi genuen gure jaia.

BIHOTZAK diskofesta

Ume eta gurasoek hainbat dantzez gozatu zuten. Dantza eta salto egin ostean, 19:30ean hasiera eman genion ALBE bertso eskolako gazteek prestaturik zuten bertso saioari.

(Gai jartzailea) Unai Mendiburu. Izaro Gaskon, Peio Lago, Oihan Diaz eta Hegoi Larrazabal

San Nikolas plaza bete betea zegoen. Bertsoak entzuten genituen bitartean, frontoiaren barrukaldean gure txikiek aurpegia margozteko aukera izan zuten.

Plazan denok jai giroan geunden bitartean… plazaren atzean dagoen albergeko sukaldean bazeuden hainbat kide lan eta lan munduko postre eta txokolatea prestatzen.

20:30tarako dena prest zuten argazkiko kideek.

Mbark / Norma /Aitziber/ Hasan / Mary /Youssef / Moha

Guatemalako rellenitoak, Magreb-eko Baghrir eta Chfanj-ak eta txokolate gozoa prest zegoen banatzeko San Nikolas frontoian.
Munduko postreak eta txokolateaz gozatu ondoren, gaueko une magikoa heldu zen.

Itxartuko lagunek Urdiaingo San Juan kantaita eta Konjuruarekin batera piztu egin zuten san juan gau berezi honetako sua.

Esker bereziak, jai hau aurrera eramaten lagundu zenuten bolondres guztioi 😉

“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe kultur elkartea, Itxartu, Yala Plataforma, ALBE bertso eskola eta arlo desberdinetako bolondresak.

19.Umeen San Juan Suan ateratako argazki eta bideoak : https://flic.kr/s/aHsmEufsT7