Esparru berrian euskaraz ere bizi, sentitu, gozatu eta adierazi nahi dugulako ipintzen ari gara martxan antzerki tailer hau, Amesten, Bilgune Feminista eta Kitzikan elkarteko kideekin batera. Eider Sainz de la Maza aktoreak gidatutako taldea da gurea, adin, genero eta egoera askotariko lagunez osatua, denak hasiberriak eta esperientzia gabeak, lotsak eta ate atzean utzita murgilduko gara…

Ostegunetan 18:00etatik 21:00etara elkartuko gara, Algorta eta Romoko kultur etxeetan izaten dira topaketak, hilean 45€ko ekarpena beharrezkoa da. Informazio gehiago nahi baduzu, Iratxe 619 341 310 zein Roziori 644 277 155 deitu eta lasaiago berba egingo dugu.

Eskerrik asko hau posible egiten ari zaretenoi!