Aurreko ostiralean, maiatzak 24, parkean olgetaneko bigarren saioa egin genuen San Nikolas ikastolan.

Euria zela eta Iturgitxiko parketik San Nikolas ikastolako gimnasiora mugitu ginen, beldurrarekin familiak animatuko dira? Noski baietz! San Nikolas ikastolako gimnasioa gorate bete zen, kartoizko 100 kutxa erabili genituen artelanak egiteko; kotxeak, buruhandiak, etxeak, gazteluak besteak beste.

 

 

Mila esker gerturatu zineten guztioi! Gogoratu aste honetako saioa azkenengoa izango dela, animatu zaitezte!

PARKEAN OLGETAN

Noiz: 31,ostirala, 17:30-19:00
Non: Romoko Santa Eugenia plaza
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.

SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Ainhoa: 622 433 085 / sendi@egizu.eus