Maixa Zugasti izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren urteko lehen solasaldian, urtarrilaren 31n hain zuzen ere.

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik…. Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte.…

 

20 bat lagun bildu ginen Algortako Villamonteko kultur etxean.

Egoera erreal batetik hasi zen sortzen istorio hau, nahiz eta istorioa fikziozkoa izan.

Maixak kontatu zizkigun hurbiletik bizi dituen kasuak bai bere ikasleen familia eta ingurukoengan, horietatik askotan atertatzen baititu hainbat ideia eta bide.

L.A.Ak biltzen dituen bizipen pertsonaletatik abiatu eta istorioaren aurkezpen zaindu eta landua  eskeini zigun.

Maixak adierazi zuen istorio hau idazterakoan beldurrari buruz azterketa sakona egin zuela eta bere hitzetan aitortu zuen ” ni ere oso beldurtia naiz”.

Nina Simoneren izena eta musika aipatu zituen Maixak- “ Askatasuna beldurrik gabeko lurraldea da”. Berak filosofía horrengan lotura estua duela esan zigun maitasunaren oinarria askatasunean izan behar dela aipatu baitzuen.

 Bertaratutako irakurzale batek bota zion Maixari amaiera irekiaren zergaitiaren galdera.
“Nik nahiko itxia ikusten dut, errudun izango dela” agian hori izan daiteke amaiera irekiaren arrazoietariko bat.  Baita ere zerikusia izan dezake berak gustoko duen literatura ereduarekin lotura estua izatea. “ agian nik gogoko ditudan idazleek erabiltzen duten literaturaz elikatzen naiz ni sarri , gauzak azalpen gehiegirik gabe”.

 Maixak adierazi zuen bere ustetan literatura ez dela aldarrikapenak egiteko espazioa, baizik eta literaturak isaldatu egin behar duela .

 Hainbat emakumeen izenak eta lanak agertu ziren solasaldian zehar, eta horien artean Rosa Monteroren  “malditos sean los tibios” artikulu baten zati bat irakurri zigun Maizak.

 

 Izenburuak ere kuriosidadea piztu zuen gure irakurzaleengan… Zer dela eta ipini diozu izenburu bezala, L.A.A?

Intriga puntua emateko egina dagoela azaldu zuen; antzina edota noizean behin gaur egun ere, komunikabideetan errudunen izenak, hórrela adierazten direlarik, intriga eta misterio ildo horretaz baliatu zen izenburua aukeratzerakoan.

 

 

Eskerrik asko, Maixa!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!

Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:

https://flic.kr/s/aHskN2PbiP

Gorde dezagun agendan datorren UKITXen hitzordua:

Otsailaren 21ean ostegunean, 10:00etan–  Romoko Kultur Etxean (areto nagusian), Estibaliz Vivanco izango dugu gurean, “ Infernurantz” eleberriarekin.