Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetatik aurrerakoentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Martxoko hirugarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 15ean irten (barikua, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 17an buelta (domeka, 21:00). Lekuak gordetzeko guri idatzi edo deitu: 622 433 085 / egizugetxo@gmail.com.

Asteburu-pasa honek helburu nagusi bi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

 

 

Noiz: martxoaren 15etik 17ra. Ostiralean 19:00etan irtengo gara Algortatik, Fadurako aparkalekuko autobus geltokitik.
Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.
Prezioak (iazko berak):
140 € / Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 110 €
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 112€ (%20ko deskontua) / 88€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 84€ (%40ko deskontua) / 66€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 56€ (%60ko deskontua) / 44€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NAN zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 622 433 085 eta egizugetxo@gmail.com
Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Izena emateko: Bete hurrengo formularioa edo idatzi 622 433 085.

 

 

Aurreko urteetako argazkiak ikusgai ondoko esteketan:

2018koak: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157664121765977

2017koak: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157681310861736