Badator Bizilagunak 2018!

Datorren Azaroaren 11n Bizilagunak 2018 ospatuko da Getxoko etxe, txoko, egongela eta beste hainbat tokietan.

Zer da Bizilagunak? Helburua da Getxon bizi diren familiak harremanetan jartzea, binaka, bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak. Hau da, Getxon bizi den familia batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da.

Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue.

Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia.

Guzti hau jakinda, parte hartzea gustatuko litzaizuke?

Familiek Izena emateko

Dinamizatzaileek izena emateko 

Anima zaitezte eta zabaldu!

Zalantzarik baduzue
622433085