bizikleta taldeko txirrindulariak

bizikleta taldeko txirrindulariak

Urriaren 6an, Muskizera egingo dugu gure hileroko bizikleta-irteera, ea eguraldiak errespetatzen dituen gure planak! Animatuz gero, idatziguzu (644277155, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan.

Gallarta- Montellano- Muskiz

Eguna, ordua eta lekua: urriak 6, larunbata.
Bilboko Itsas museoan: 8:45ean
Fadurako parkinean: 8:45ean
Portugaleteko bidegorrian: 9:30ean
Ibilbidea: Gallarta- Montellano- Muskiz 70km inguru
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963


Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.