Ikasturtearen amaierarekin batera, solasaldi musikatu bat antolatuko dugu!

Iaz Anari gonbidatu genuen eta aurten Mursego izango dugu gurean, ekainaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Azebarri kultur elkartean. Berarekin solasaldi irekia antolatu dugu eta galderen artean 2 edo 3 abesti joko ditu.

Emanaldi hau Haziak-eko lagunekin antolatu dugu elkarlanean eta biok gonbidapena luzatzen dizuegu ekainaren 29an bertaratzeko. Sarrera doakoa izango da, beraz, aitzakiarik ez daukazue.