Negua atzean utzi nahi dugu, eta udaberrirako planak egiten hasi gara SENDIn, bizikletak prestatu eta animatu gurekin apirileko azken asteburuan, Bardeak eta Tarazonika bide berdea egitera baikoaz, ume eta heldu batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera.

BIZIKLETA-ASTEBURUA

Bardeak eta Tarazonika bide berdea
Ostiral arratsaldean Getxotik irten, Cabanillasko aterpetxean (Tuteratik 8 km) gaua pasa, eta Bardeetan ibiliko gara zapatuan, domekan Tuteratik aurrerako Tarazonika bide berdea hartuko dugu. Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak 2 furgonetetan eramango ditugu. Helduek ere euskaraz berba egin behar dute.
Noiz: apirilak 27tik 29ra, ostiraletik igandera
Non: Cabanillaseko aterpetxean, bi gau, bi gosari eta larunbateko afaria.
Norentzat: ume eta gurasoentzat, euskaraz komunikatu behar
Matrikula: 44€ lagun bakoitzeko, ume zein heldua izan.
Prezioaren barruan: gau biak, larunbateko afaria, gosariak eta bizikleten garraioa furgonetetan
Eraman behar: ostiraleko afaria bidean, bazkariak, lo-zakuak eta toallak
Izena emateko epea: martxoan zehar edo lekuak bete arte

FIN DE SEMANA EN EUSKERA

Bardenas y vía verde del Tarazonica
Nos quedaremos en el albergue de Carabanillas, andaremos en bicicleta el nsábado en las Bardenas y el domingo por la vía verde del Tarazonica. Iremos en coches particulares, y llevaremos las bicis en una furgoneta. Para participar hay que comunicarse en euskera, la filosofía entre los adultos es hablar en euskera, como irnos de barnetegi, pero sin clases.
Cuándo: 27 al 29 de abril, de viernes a domingo
Dónde: albergue de Carabanillas
Para quién: menores y adultos que se comunican en euskera
Matrícula: 44€ por persona, adultos y menores.
Inscripción: durante marzo o hasta completar plazas, sendi@egizu.eus, 644 277 155
Dentro del precio: dos noches, cena del sábado, desayunos y transporte de bicicletas en una furgoneta
Hay que llevar: cena del viernes, comidas, saco de dormir y toallas.