Urtero bezala Sagardotegira joateko lagun koadrila bat elkartu ginen otsaila hasieran. Behean duzue Joserrak egindako argazki bilduma eta kronika ederra 🙂

Eskerrik asko, Joserra!

Egizu tadeak antolatutako txangoa Lizartzako Goikoetxea sagardotegira

Aurten, urtero lez, Egizuk, txango interesgarria antolatu dau: Orain dala hiru urte Itziarko “Txindurri-Iturri” sagardaotegira joan baino lehen, Eibarko Armagintza Museoa bisitau genduan. Orain dala urte bi, Irungo “Ola”sagardaotegira joan aurretik, Hondarribiko Albaola ontziola ikusi genduan; igaz barriz, Pagoeta Parke Naturalera eta burdinolara bisitea egin genduan. Atzo, Lizartzako Goikoetxea sagardotegira joan aurretik Peru Harrira bisitea egitea izan zan egitasmoa, baina edurraagaitik Leitza herrian geratu ginan, herria bisitau genduan.

Etxetik urten nebanean, eguraldi eskasa izango zala konturatu nitzan eta busa be ez zegoan betiko lekuan, Metroko enparatzan zegoan. Igazko lekua, pizzeria ondoko kale osoa erakuntza-lanez beteta dago, horrexegaitik aldatu dabe urteteko lekua.

Busean sartzerakoan, Garazi eta Eider, Egizuren kordinatazileak, zerrenda beteten ebilzan.
Barruan, nortzuk eta Jose Antonio Agirre euskaltegiko ikaskideak izan ziranak topau nebazan: Aintzane Arantza, Bego, Idoia, Txaro, Jose eta baita Iñigo be, poz handia niretzat.

Busean Bilbora abiau ginan, Erromon geldialdia egin eta lagun batzuk hartu ondoren, bidean jarraitu genduan. Santutxun be talde eder bat egoan itxaroten, han Aitor Argote kordenatzailea izan zan, eta urtero lez, hareek hartuta, Leitzara joan ginan.
Autobidean, Itziarren dagoen zerbitzugunean, Potxo sartu zan busean, eta azkenean guztira hirurogei lagun ginan, horreetatik bederatzi ume.

Leitzaran autobia hartuta laster heldu ginan Leitzara, baina heldu aurretik edurra ugari zegoala, bistan egoan. Paisaje ikusgarria, polita benetan!

Leitzako gasolindegian Inaki Perurena, gure zain egon zan, bere baserrira ezin ebala igo esateko, Leitzan bertan beregaz egon ginan argazkiak egiten.
Inaki Perurena, atsegina, gozagarri, kulturadun, euskaldun aparta da. Bere hitzaldi txikia zan baina, ederra eta interesgarria.

Salda bana hartu ondoren, Leiza herria ezagutzera joan ginan.
Leiza herriak 3.000 mila biztale dauka gutxi gorabera, herriko etxeak ederra eta harrizkoak dira.
Herri erdian frontoia ikusi genduan, han Abel Barriola, Onaitz Bengoetxea eta baita Jon Jaunarena, pelotari ospetsuak be, urten eben.

Eleizaren bidean, antxinako garbitoki berezia topau genduan, argazkiak atara eta gure atzean Urrusolo-Mendizal familia sartu zan, Inigok galdetu eutsan nongoan zan, eta aitak erantzun eutsan Algortakoa, ene ha izan zanezustekoa! Gero dana argi geratu zan, eta geugaz batera gure busean etorri zan familia hau; neskato-mutikotxuak zer bizkorrak ziran!

Elizara igo baino lehen, edurragaz olgetan ibili ginan. Eleizaaren ataritik ondo ikusten da herri
osoa.

Eguerdiko ordu batetan, busa barriro hartu eta Lizartzara abiau ginan.

Ordu erdiko bidea eginda Lizartzara heldu ginan. Han ez egoan edurrik, herri txikia, baina gustagarria da. Tolosaldean dago eta udalerri euskalduna.
Lizartza izenak gogoraraze deust Mintzanet programa interesgarria; zuzendaria eta sortzailea Ritxi Lizartza dalako.
Laster heldu ginan Goikoetxea sagardotegira.

Goikoetxea sagardaotegia ez zan handia, guretzat neurri aproposa. Sagardoa probau eta gero, mahaian jesarri ginan, umeek beste mahai baten alkarregaz jan eben, nahiko zintzo.

Sagardotegiko menua ohikoa: makailao tortillea, makailao xerrak piper berdeakaz, txuletak erreta, eta postrea intxaurrak eta gaztaia irasagarragaz. Edateko sagardaoa eta ardao baltza be baegozan, kafea be hartu genduan. Ondo jan genduan, batez be txuleta erreak, ederra eta onak; igaz baino hobeto jan genduan eta jantokiari eta mahaiari garbia eta erosoa eretxi geuntsan.

 

Bazkaldu bitartean abestu be egin genduan, baina jaten amaitu eta osterantzekoak izan zan giroa: abestu, dantzak, bertsoak eta bestelakoak bota genduzan, giro polita.

Josu Landetak eskusoinua, Patxi Lasak gitarra, Eiderrek panderoa eta Lander gazteak ukaflegaz animau egin eben ingurua.
Musikalariakaz laguntza handia izan genduan kantateko eta dantzan egiteko be bai. Hareek beti dagoz prest kantetako eta lagungarri ona da guztientzat. Egizuren koordinatzaileek kantutegi batzue itxi euskuezan kantetako eta horreeei esker laguntza handia izan zan kantetako; eta baita giro ederra eta polita sortzeko ben.

Sagardaotegitik sei eta erdietan urten eta herriko tabernara joan ginan, tragoak hartzera, abesten eta dantzan egiten. Herria inauteriak ospatzen ebilzan, lagun guztiak mozorrotuta, bai umeak, bai gazteak eta nagusiak be bai.

Gu be kantetan ibili ginan, orduak arin joan jakuzan, eta zortziretan berriro busean.

Autobusa hartu eta Santutxura abiatu ginan, abesten eta txisteak kontetan be ibili ginan, baina, batzuek erdi lotan egin ebezan bidea.

Algortara heldu ginanean, gaueko hamar eta erdietan pasauta ziran.

Helburua bete egin genduan, eguna euskeraz bizi eta laguntasun giroan gozau; Egizuko be antolatzaileei eskerrak emon behar deutseguz, baita zorionak Garaziri, Eiderri eta Roziori, dan-dana ederto prestauta egoalako.

 

Leitzara irteera + sagardotegia 2018