Xabier Olarra Irakurzaleen Txokoan

Martxoaren 22an Xabier Olarra gurean izango dugu Estilo ariketak liburuaz berba egiteko.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Xabier etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, martxoaren 22an, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Apirilaren 26an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino
  • Maiatzaren 31an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua

Hementxe klikatuz gero “Estilo ariketak” liburuaren pasarte batzuk irakurtzeko aukera izango duzue.
Xabier Olarrak berak liburuaren inguruan idatzitako artikulu bat ere irakurtzeko aukera duzue hementxe klikatuz gero.

Kritikak:

Armiarma / Berria