Peru Harri eta Goikoetxea sagardotegira txangoa

2018rako zaku bete plan dugu, horien artean urteroko txangoa sagardotegira! Aurten ere Santutxuko lagunekin batera joango gara.

Otsailaren 3an, zapatua, Leitzara joango gara eta Peru Harri bisitatuko dugu. Bertan, Iñaki Perurenak aurkezpen txikia egingo digu eta Peru Harritik ibiltzeko aukera izango dugu, artelanak kuxkuxeatzen. Bisita bukatzean Lizartzara joango gara eta Goikoetxea Sagardotegian bazkalduko dugu.

Bazkalostean musikariek sortutako giroaz gozatu eta elkarrekin kantatuko dugu.

Lekuak mugatuak dira, beraz; eman izena ahalik eta lasterren!

Egitaraua:

9:00etan Telletxeko markesinan (Algortan)
9:15ean Romoko eskolan
9:30ean Santutxun (Txurdinagako kiroldegian)
11:00etan Peru Harri (Leitza)
14:30ean Goikoetxea Sagardotegia (Lizartza)
20:30ak arte kupel artean kantetan eta Lizartzatik poteoan
22:00etatik aurrera Algortan poteoa egiteko aukera

PREZIOA:

Helduak: Bizarra Lepoaneko bazkideek eta berbalagunek 41€ // bazkide ez direnek 45€

Haurrak: Bizarra Lepoaneko bazkideek 28€ eta bazkide ez direnek 30€

Izena emateko:

Getxon: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541

Bilbon: berbalaguna@aek.eus / 607530132

Ordainketa izena eman ostean egin behar da; EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588.