Bizarra Lepoan & Egizu 20.KORRIKAn

Atzo, goizaldeko 03:00etan heldu zen Korrika Getxora eta bertan izan ginen beste urte batez gure kilometroa egiteko, Bizarra Lepoaneko lagunekin batera. Giro ederra eta arin-arin etorri da gurera, euskarak behar duen erritmoa markatuz.

Ezin hobeto egon gara Bizarra Lepoan elkarteko bazkide diren Joserra eta Mikelekin. 02:30etik egon gara markesinan zain, urduritasuan lagun! Gure aldetik, eskerrik beroena eman nahi dizuegu zuei: Joserrari eta Mikeli. Atzoko poztasunak indarra ematen digu euskararen alde lanean jarraitzeko, zuek baitzaretelako gure ilusionistak! Zuekin eta zuei esker Getxo euskaldunago egiten dihardugu egunez egun.

Plazerra izan da 1635B kilometroa zuekin konpartitzea. Mila esker bihotzez!

Hementxe dituzue goizaldeko argazki batzuk:
20. KORRIKA

Hementxe Hamaika telebistako lagunek egindako bideoa, gure kilometroan hasten dena:

Argazki gehiago gaurko HIRUKAn ikusi ahal dituzue 🙂 (klikatu hemen).