izikleta-taldeko kideak

Bizikleta-taldeko kideak

Martxoaren 4ko irteera bertan behera lotu zen, eta zapatu honetan egingo dugu. Ibilbide klasikoa bizikleta-taldeko kideek proposatzen digutena martxorako, Zugaztietara igotzea. Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu) jaso gura baduzu, guri esan (644 277 155).

Eguna, ordua eta lekua: martxoak 11, larunbata.
Fadurako Parkina, Getxon: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:25
Ansioko metro geltokia, Barakaldon: 9:50
Ibilbidea: Zugaztieta (40km, trena/metroa/funikularra bidean) http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=43143
Zailtasuna: Ertaina. Etapa mendian gora pistaz (aukeran errepidea)
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.