Durangaldera bisita: herriko kultura eta historia

Durangaldera bisita: herriko kultura eta historia

Igande honetan, urtarrilak 22, Durangaldea ezagutzera joango gara eguneko txangoan, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioko lagunekin batera antolatzen ari gara irteera hau, eta gure helburua da Euskal Herriko historia eta kulturaren bidez espazioak sortzea elkar ezagutzeko. Azalpenak eta gida-lanak Armando Llamosas arkeologo eta elkarteko kolaboratzaileak egingo ditu. Egun pasa interesgarria izango dugu Garain, Arginetan eta Elorrion.

Hauxe gure egitaraua:

9,30 Telletxe
9,45 Areeta (Xake enparantza)
10,40 Garai
12,00 Argineta
15,00 Elorrio
17,00 irteera Areeta & Algortara

Izena emateko bideak:

whatsap bidez: 663 661 002
posta elektronikoz: federacionplataformagetxo@gmail.com