“33 ezkil” Irakurzaleen Txokoan

Atzo 14 lagun inguru bildu ginen “33 ezkil” eleberri beltzaz aritzeko. Ferminek topatutako hezurrak, baserri giroa, drogak, anaien arteko gorrotoak… hainbat gairen inguruan aritu ginen berba eta berba.

Eskerrik asko hurbildu zinetenei, eta baita zuri ere, Miren, plazera izan da!

UKITX: Miren Gorrotxategi

Hurrengo hitzorduak:

  • Miren Agur Meabe “Titare bete zorion” otsailak 9, osteguna, 10:00etan, Romoko Nagusien Etxean.

(Getxoko eukaltegiko ikasleentzat eta interesa duen edonorentzat)

  • Lourdes Oñederra “Intemperies (babes bila)” otsailak 23, osteguna, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean.