Sopuerta helburu: bizikleteroen taldea

Sopuerta helburu: bizikleteroen taldea

Eguraldiko iragarpenak direla eta bizikleta-irteera atzeratuko dugu. Taldeak data berri bat adostean honen berri emango dizuegu.

Urte berria gogotsu hasteko gonbidapena dakarkizuegu bizikleta-taldeko kideen partez. Urtarrilaren 14an Getxotik Zugaztietara egingo dugu ibilbidea. Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera, zehaztuko dugu kontua, adi egon posta-zerrendako mezuei zein whatsappei (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu. Eta aurrerapen modura, eta eguna agendan gordetzeko, otsailaren 4an izango da bizikleteroen urteko bazkaria, goizean Uribe Kostako bideetatik ibili, eta eguerdian Azebarri elkartean bazkalduko dugu batera. Ondo pasa egun berezi hauetan eta urte berriarekin topera elkartuko gara!

Eguna, ordua eta lekua: urtarrilak 14, larunbata
Fadurako parkinean Getxon: 9:00
Bizkaia Zubia Portugaleten: 9:25
Ansioko metro geltokian Barakaldon: 9:50
Ibilbidea: Zugaztieta (40km, trena/metroa/funikularra bidean) http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=43143
Zailtasuna: Ertaina. Etapa mendian gora pistaz (aukeran errepidea)
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963