2016. urte bukaeran gaude eta datorren urteko irteera politenetako bat prest daukagu. Sagardotegiko irteera bai, nola ez! 2017. urteko otsailaren 18an Egizutarrok Sagardotegira goaz, eta oraingoan, Satxota sagardotegira joango gara. Aurretik jarduera kultural bat egingo dugu, Pagoeta parke naturaletik pasako gara eta bertan bi bisita ezberdinen artean aukeratu beharko dugu: AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK edo PAGOETAKO ANIMALIAK. Ikusten duzuen moduan sekulako plana daukagu gabonetatik bueltatzen garenerako. Denborarik ez galdu eta eman izena ahalik eta lasterren!!!

Hemen daukazue eguneko egitaraua eta irteeraren prezioa:

9:45ean Algortako Telepizzan
10:00etan Romoko eskolan
10:15ean Santutxu (Txurdinagako kiroldegian)
11:30ean Pagoetako parke naturalera
14:30ean Gipuzkoako Satxota sagardotegira
20:00ak arte kupel artean kantetan eta etxera buelta
21:30ean Algortan poteoa egiteko aukera
PREZIOA:
Nagusiak:Bazkideek 40€ eta bazkide ez direnek 43€
Umeak:Bazkideek 23€ eta bazkide ez direnek 25€
(Egizu eta Bizarra Lepoan Bazkideak)

Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.
Izena emateko:
Getxon: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541
Bilbon: berbalaguna@aek.org / 607530132
INFO+:
www.egizu.eus
http://berbalaguna.blogspot.com.es/