Bizikleta-irteera Argalariora

Bizikleta-irteera Argalariora

Bizikleta-taldeko kideek proposamen irekia daukate azaroaren 19ko irteerarako, goiz horretan bertan, eta daudenen artean erabakiko dute beheko ibilbideetatik zein egin. Prest zaude erronkari ekiteko?

Talde honetako kideek posta-zerrenda daukate, zeuk ere proposamen eta erabakietan parte hartu gura baduzu, hemen izena heman dezakezu. Eta whatsapp bidez ere kontaktuan egon nahi izanez gero, esan (644 277 155), eta gonbidatuko zaitugu taldera. Euskara eta bizikleta zaletasunak lotzen ditugu talde honetan.

AZAROKO IRTEERA
Eguna, ordua eta lekua:
 azaroak 19, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:30
Kilometro-kopurua: 40 /70 km joan-etorria, ibilbidearen arabera . Trena (renfe/Feve) eta metroa bidean, ibilbidearen arabera.

IBILBIDEAK AUKERAN

1. Zugaztieta  (30/40 km, trena eta metroa bidean). Ertaina

2. Agate deuna  (30/40 km, metroa eta trena bideanErraza

3. Bilboko urtegia. Ertaina/Erraza

4. Arena Montañotik. Erraza

5. Errekatxoko urtegiakErtaina

Zailtasuna: ibilbidearen arabera

Trena bidean dago Kadaguako arroan (feve Bilbora) eta Muszkizetik aurrera (renfe Bilbora)

Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.

Harremanetarako telefonoak : 645 73 78 28 / 685 732 963 / 652 73 54 45

Oharra:

Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.