30876539846_b78bd1051b_z

Oraingoan Bilbo handiko mendilerroetara joango gara aldapan gora ibiltzera. Triano mendietara hain zuzen ere. Mendi hauetako altuenak 820m inguru ditu eta erdi mailako zailtasuna dauka, beraz, oraingoan aitzakiarik ez gurekin mendira etortzeko. Gainera esfortzu guztiaren ostean, indarrak berreskuratzen, Arboledara joango gara indabak bazkaltzera. Azaroaren 19an, larunbata, Ungari mendi taldekoekin batera hilabete honetako irteera antolatu dugu eta zu gonbidatuta zaude!!!

Eman izena egizugetxo@gmail.com e-mail helbidean eta prestatzen joan 19an goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekutik irteteko.

Anima zaitezte!!!