argIHIzkiak erakusketaren inaugurazioa Torrene aretoan urriaren 13an

argIHIzkiak erakusketaren inaugurazioa Torrene aretoan urriaren 13an

Datorren eguenerako gonbidapen berezia dakarkizuegu, argIHIzkiak lehiaketako testu-saridunekin eta aurtengo 10 argazkiekin gozatu nahi baduzue, urriaren 13an, 19:30ean, Algortako Torrene aretora hurbildu zaitezte. Bertan izango baitugu erakusketaren inaugurazioa, eta aurtengo saridunekin momentu ederra konpartituko dugu. Eskerrik asko proiektu honetan lagundu diguzuen guzti-guztioi, idazle, argazkilari, lagun, konplize, eskualdeko elkarte eta erakundeetako lagunei; eta eguenera arte!

PRENTSA-OHARRA

V. ArgIHIzkiak
ERAKUSKETA, GETXON
10 argazki eta euskarazko 40 testu labur
INAUGURAZIO-EKITALDIA eta SARI-BANAKETA
Gonbidatuta zaudete!

ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 40 testu labur onenak batzen dituen erakusketa URRIAREN 13tik 30era arte bisitatu ahal izango da Torreneko erakusketa-aretoan (Algorta).

Urriaren 13an, eguena, erakusketaren INAUGURAZIOA eta SARI-BANAKETAren ekitaldia zein prentsaurreko laburtxo bat egingo dira 19:30ean, Torreneko erakusketa-aretoan bertan (Torrene 3, Algorta).

Bosgarren urtez, irudien eta hizkien hizkuntzetan oinarrituta, ArgIHIzkiak lehiaketa antolatu zuten EGIZU Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak; hurrengoekin elkarlanean: Uribe Kostako hainbat udalekin (Getxo, Leioa, Erandio, Gorliz eta Plentzia) eta zenbait elkarterekin (Berbots, Bizarra Lepoan, Aitxu! eta Berbaldun).

Ekitaldi honetarako euren argazkiak helarazi zizkiguten Uribe Kostako (edo berton bizi diren) argazkilari profesional edo zaleak ondokoak izan dira: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Erandio, Getxo, Sopela, Berango eta Barrikakoak dira argazkilariok.

Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa apiril-maiatzean egin zen; horren emaitza ikusarazteko ordua heldu da: proposatutako 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 40 testu labur onenak batzen dituen ArgIHIzkiak 2016 erakusketa prest dugu. Bosgarren urteurrena ospatzeko atzerabegirakoa ere egongo da Torrenen.

Guztira, 174 parte-hartzailek 212 testu helarazi zituzten: 127 testu labur-laburrak izan ziren eta 85 testu laburrak. 16-18 urte bitartekoek 134 testu bidali zituzten; 18 urtetik gorakoek, 78 testu. Denera, 32 herritako parte-hartzaileak izan ziren: Aizarnazabal, Astigarraga, Aulesti, Azpeitia, Bakio, Barakaldo, Basauri, Beasain, Bilbo, Deustua, Donostia, Durango, Erronkari, Gasteiz, Hernani, Ibarra, Leitza, Mungia, Muskiz, Soraluze, Urretxu, Usansolo, eta abarrekoak. Bizkaitarren artean, gehienak Uribe Kostakoak izan ziren: 149 parte-hartzaile, eta horiek 172 testu bidali zituzten (Barrikatik 4, Berangotik 4, Erandiotik 9, Getxotik 38, Gorliztik 34, Leioatik 9, Lemoizetik 9, Plentziatik 28, Sopelatik 26 eta Urduliztik 11).

Testu gehienak labur-laburrak izan ziren (%60a) eta testu gehien jaso zituzten argazkiak Bego Elexpe Ortizena eta Jose Mari Albisu Carrerarena izan ziren. Testuen artean, denetarik egon zen: gehienak prosa, baina baita bertsoak eta olerkiak ere. Testuak helarazteko bitarteko erabiliena webguneko formularioa izan zen, posta elektronikoz ere hainbat mezu jaso ziren.

Garazi Basterretxea Bareak eta Ibon Idoiaga Basarasek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu horietatik guztietatik 40 testu onenak, argazki bakoitzari dagozkion launa testuak (atal eta maila bakoitzeko lanak). Garazi Basterretxea Barea euskal filologoa eta euskara zein euskal kultura sustatzea helburu duen Kalabazan Kultur Ekimenak elkarteko kidea da. Ibon Idoiaga Basarasek hainbat urte daramatza Leioako udal liburutegian lanean, bertako irakurleklubaren sustatzailea da eta Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren noizbehinkako parte-hartzailea.

SARIAK
Epaileek aukeratutako 40 testu onenen artean, lauk sari berezi bana jasoko dute. Sari nagusien irabazleak hauek dira:
▸ 16-18 urte bitartekoen mailan (LIBBUK bana; Elkar Taldearen laguntza izan dute sari horiek):

▸ Testu labur-labur onenaren egilea:
Itxaso Zabala Mondina (Gorliz, 2000) / Eider Moreno Carreroren argazkian oinarrituta.

▸ Testu labur onenaren egilea:
Irati Ortueta Uriarte (Algorta, 1999) / Naiara Elorriaga Lumbrerasen argazkian oinarrituta.

▸ 18 urtetik gorakoen mailan (200 euro bana):

▸ Testu labur-labur onenaren egilea:
Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu, 1995) / Maite Mentxaka Tenaren argazkian oinarrituta.

▸ Testu labur onenaren egilea:
Aintzane Arrieta Gandiaga, (Aulesti, 1967) / Eider Moreno Carreroren argazkian oinarrituta.

V. ARGIHIZKIAK ERAKUSKETA IBILTARIA
Getxon hasiko du ibilbidea V. argIHIzkiak Erakusketak; urriaren 13tik 30era ikusi ahal izango da Torreneko aretoan (Algorta –Getxon). ArgIHIzkiak 2016 Erakusketaren 10 argazkiez eta horietan oinarritutako launa testuez gainera, bosgarren urteurrena ospatzeko atzerabegirakoa ere egongo da Torrenen. Horretan, aurreko lau ekitaldien hainbat argazki eta testu egongo dira ikusgai.

Getxon
Urriaren 13tik 30era, Torreneko erakusketa-aretoan (Torrene, 3; Algorta). Ordutegia: eguaztenetik barikura, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00; domeketan, 12:00-14:00.

Plentzian
Azaroaren 7tik 11ra, Goñi Portalen (Kale Barria, 2).
Azaroaren 14tik 27ra, Uribe Kostako institutuan (Gatzamina, zk/g).

Gorlizen
Abenduaren 1etik 18ra, Sertutxenan (Eloisa Artaza, 1).

Erandion
2017ko urtarrilaren 16tik 27ra, Josu Murueta kultur etxeko erakusketa-aretoan (Josu Murueta plaza, zk/g).

Argazkiak eta 40 testu onenak Interneten ere agertuko dira: www.argihizkiak.com

2016KO LEHIAKETA
Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da argIHIzkiak; hala, literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Aurten, nobedade bi eduki ditu lehiaketak: batetik, adinaren araberako maila bi berezi dira: 16-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena, batez ere gazteenek euskaraz idaztea sustatzeko asmoz; bestetik, hautatutako argazkiak webgunean ikusteaz gainera, kalean ere ikus ahal izan dira, Leioako Boulevarden esekita egon baitziren (Leioako Udalaren ekimenez).

Gainera, argihizkiak.com webgune berria ere martxan ipini da, eta testuak bertatik helarazteko aukera ere egon da.

Argazki bakoitzari dagozkion 4 testu irabazleen egileak, hauek:

Argazkia: Amaia Aparicio Tarin (Bilbo/Berango, 1975)
16-18 labur-laburra: Itziar Anakabe Zarraga (Leioa, 1999)
16-18 laburra: June Borné Gómez (Getxo, 1999)
18+ labur-laburra: Beatriz Quintano Martinez (Barakaldo, 1983)
18+ laburra: Mikel Aiertza Etxabe (Aizarnazabal, 1975)

Argazkia: Anton Alvarez Jimenez (Getxo, 1954)
16-18 labur-laburra: Nerea Angulo Trigo (Getxo, 1999)
16-18 laburra: Maialen López Palma (Getxo, 1999)
18+ labur-laburra: Zuberoa Ajuria Galindo (Mungia, 1971)
18+ laburra: Oihane Garmendia Glaría (Erronkari, 1993)

Argazkia: Bego Elexpe Ortiz (Astrabudua, Erandio, 1978)
16-18 labur-laburra: Kattalin Butron Lagos (Plentzia, 2000)
16-18 laburra: Ibone Etxebarria Zapatero (Sopela, 1999)
18+ labur-laburra:Oier Pastor Alonso (Lemoiz, 1990)
18+ laburra: Ane Ondarroa Amas (Getxo, 1994)

Argazkia: Eider Moreno Carrero (Getxo, 1993)
16-18 labur-laburra: Itxaso Zabala Mondina (Gorliz, 2000)
16-18 laburra: Amaia Saitua Latorre (Algorta, 1999)
18+ labur-laburra: Sergio Vazquez de la Fuente (Usansolo, 1977)
18+ laburra: Aintzane Arrieta Gandiaga, (Aulesti, 1967)

Argazkia: Javi Alaña Azkoitia (Getxo, 1978)
16-18 labur-laburra: Eritz Monasterio Lotina (Plentzia, 2000)
16-18 laburra: Iker Kamiruaga Yanguas (Sopela, 1999)
18+ labur-laburra: Igor Mercado Azcuenaga (Bilbo/Leioa, 1983)
18+ laburra: David Higon Garcia (Gorliz, 1964)

Argazkia: Jose Mari Albisu Carrera (Sestao/Barrika, 1946)
16-18 labur-laburra: Patricia Flecha Vega (Getxo, 1999)
16-18 laburra: Alaitz Gurrea Carrasson (Sopela, 1999)
18+ labur-laburra: Manex Mantxola Urrate (Urretxu, 1991)
18+ laburra: Goizalde Hernando Saratxaga (Arrasate/Algorta, 1974)

Argazkia: Maitane Sarralde Ussia (Algorta, 1991)
16-18 labur-laburrak: Julene Legarreta Aparicio (Plentzia, 2000)
16-18 laburra: Nagore Meabe Yanguas (Getxo, 1999)
18+ labur-laburra: Garikoitz Ibargutxi Murias (Usansolo, 1974)
18+ laburra: Eneko Perez Olaeta (Deustua, 1972)

Argazkia: Maite Ikaran Souville (Algorta, 1978)
16-18 labur-laburra: Araitz Lasa Seña (Getxo, 1999)
16-18 laburra: Andrea Rojo Martínez (Sopela, 1998)
18+ labur-laburra: Egoitz Arruti Uria (Azpeitia, 1980)
18+ laburra: Irati Perez Artze (Sopela, 1990)

Argazkia: Maite Mentxaka Tena (Berango, 1992)
16-18 labur-laburra: Nahia Martinez Iturricastillo (Gorliz, 2000)
16-18 laburra: Inés Vilallonga Sangroniz (Getxo, 1999)
18+ labur-laburra: Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu, 1995)
18+ laburra: Karol Urien Salterain (Abadiño/Durango, 1972)

Argazkia: Naiara Elorriaga Lumbreras (Sopela, 1991)
16-18 labur-laburra: Brenda Benito Sabater (Gorliz, 2000)
16-18 laburra: Irati Ortueta Uriarte (Algorta, 1999)
18+ labur-laburra: Mikel Illarregi Elberdin (Leitza, 1959)
18+ laburra: Leire Goñi Iradi (Hernani, 1987)

Informazio gehiago: www.argihizkiak.com helbidean, argi.hizkiak@gmail.com helbide elektronikoan edo 685 732 963 telefono zenbakian.

Ohar honen hedapena eskatzen dizuegu. Aldez aurretik, beti eskaintzen diguzuen arreta eskertzen dizuegu.
Begirunez, Egizu Getxo euskaldun elkartea eta HIRUKA komunikazio-taldea.