29338381990_68d794b1f6_z

Eguzkiak egunero egiten duen moduan, udak laster datorren urtera arte agur esango digu eta urtaro honek uzten dizkigun arratsalde ederrak ikusteko urte oso bat itxoin beharko dugu. Baina tristura horri aurre egiteko, urtero moduan Egizutarrok ez dugu etsiko eta irailaren 1etik lanean gabiltza ikasturte polita antolatzeko. Orain duzue unea kirolean hasteko, erretzeari uzteko, lana bilatzen hasteko, udako jaietako ajea pasatzeko eta nola ez!!! EUSKARAREKIN HASI EDO JARRAITZEKO!!!

Beraz, adi hurrengo asteetan argitaratuko ditugun, irteera, ikastaro eta ekintzetara!

Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!