2013ko paella eguna

2013ko paella eguna

Aixerrotako paellak datoz, eta gure toldora etortzeko gonbidapena dakarkizuegu. 365 toldoa da gurea, euskaraz egunero, eta jaietan are gehiago! Berbalagunak, sOrtuetako kideak, kontsumo-taldekoakā€¦ euskalgintzaren toldoan elkartuko gara uztailaren 24an, urtero legez.

Gora paellak!

Gora paellak!

Bazkaltzera etortzeko asmoa baduzu esaiguzu: 644277155 (rozio) edota egizugetxo@gmail.com; lan-taldea osatzen ari gara aldez aurretik erosketak egiteko, egunean bertan sukalde lanetan laguntzeko… Bestela egunean bertan bisitan etorri! Udako Hiruka aleak ere izango ditugu banatzeko.

Animatu eta parte hartu, euskarak 365 egun paelletan ere!