Parranda Tutiplen! Ikuskizuna San Juan bezperan

Parranda Tutiplen! ikuskizuna Umeen San Juan Sua jaian

Kiki, Koko eta Moko pailazoak gurera etorriko dira ekainaren 23an, 18:30ean Umeen San Juan Sua jaia ospatzeko, Algortako Telletxeko metro plazan. Parranda Tutiplen dantza-festagaz ume eta gurasoak dantzan jarriko dituzte pailazoek eta Umeen San Juan Sua jaiari hasiera emango diote.

Umeen San Juan Sua Telletxen

Umeen San Juan Sua Telletxen

Hementxe duzue 2016ko Umeen San Juan Sua jaiko egitaraua:

18:30 Telletxeko metro plazan lotuko gara, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko?

18:30 Parranda Tutiplen: Ume & gurasoentzako dantza-festa!

20:00  Aurpegia margoztuko duzu?

20:30 Txokolatada & munduko postreak!

21:00 Gorrondatxe abesbatzarekin San Juan kantak denok abesteko

21:30 Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaia Itxartuko lagunen eskutik

Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko.

“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultur elkartea, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe abesbatza eta Itxartu dantza taldea.