Jakoba Errekondo sOrtuak ekimeneko ortuetan ekainaren 22an

Jakoba Errekondo sOrtuak ekimeneko ortuetan ekainaren 22an

Jakoba Errekondorekin solasaldia izango dugu ekainaren 22an, 19:00etan sOrtuak egitasmoko kideek gonbidatuta, Getxoko Moreaga eta Goienetxe estarteetan daude ortuok. Beheko formularioan izena eman dezakezu, geuk aurreikusi ahal izateko zenbat lagun izango garen. Informazio gehiagorako: 644277155 edota egizugetxo@gmail.com helbidean gaituzu.

“Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da”

Errekondoren Bizi baratzea liburuaz eta bere jardunaz gehiago jakin gura baduzu www.bizibaratzea.eus/ webgunean non kuxkuxeatu izango duzu.

sOrtuak /// Ortu ekologiko euskaldun eta autogestionatuak Getxon; nekazaritza, elikadura, harremanak eta hizkuntza bizi! Parte hartu gura baduzu, jarri gurekin harremanetan: 644 277 155 www.egizu.eus egizugetxo@gmail.com