26896751566_321b0010ec_z

Maiatzean barrena ikasturtearen bukaerari begira mendizaleok azken-aurreko irteera prestatu dugu eta oraingoan Elorrioko Intxorta mendira joango gara. Oraingo honetan mendiaz aparte Durangoko Ibilaldiaz gozatu al izango dugu, menditik jaistean bertara joateko plana dagoelako. Beraz, maiatzaren 29an badakizu zein izango den planik ederrena...Egizu eta Ungari mendi taldekoekin batera mendira joatea!!! Faduran lotuko gara goizeko 9:00etan. Kotxea eramatekotan abisatu eta betiko moduan, izena emateko egizugetxo@gmail.com helbidera e-mail bat bidali mesedez.