"Oreka galduz" hitzaldia

“Oreka galduz” hitzaldian Alain Lasa eta Natxo Urretxua

Atzo (2016/05/09) Getxoko Elkartegian goizean eta Azebarri kultur elkartean arrastian lotu ginen “Oreka galduz” taldeko kideak entzutera, Alain Lasa eta Natxo Urretxua izan genituen. Gaztetan sortutako pasioa da eskalada eurentzat, eta urteetan koadrilan landu dute kirol hau. Eskalada mota ezberdinak probatzen joan dira: blokea, deportiba, tapia, mendi-ertzak; inoiz bide berriak zabaldu izan dituzte, neguan eski-trabesiak probatu, izotzan eta elurretan eskalatu… kirol honetan lehia norbere buruarekin dutela kontatu dute, eta bidaiek gidatu izan dute euren ibilbidea, eguraldia, kilometroak, furgoneta, lagunak, bizipenak… Eskerrik asko gurekin hau dena konpartitzeagatik!

Gainera eskalatzaile onak izateaz gain argazkilari hobeak dira, hona hemen euren argazki eta bideo eder batzuk:

AGUJA DIBONA from orekagalduz on Vimeo.

Os diables du Pantin

Os diables du Pantin

Eski-zeharkaldia Portaleten

Eski-zeharkaldia Portaleten

Gehiago kuxkuxeatu gura baduzue hemen euren webgunea: http://orekagalduz.blogspot.com.es/