Errigora kontserba-loteak eskatzeko epea zabalik

Errigora kontserba-loteak eskatzeko epea zabalik

Maiatzaren 24ra arte Nafar hegoaldeko uztako kontserba-loteak eskatzeko aukera izango dugu. Eskaera internet bidez formulario honen bitartez zein Lauaxeta euskaltegian bertan egin daiteke (Iparbide 6, Algorta), eta ekainaren 8an Lauaxeta euskaltegira bila joaten garenean ordaindu beharko dugu. Aurten, zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua daude aukeran.

Eskutik eskura kanpainak kontsumo ohituretan aldaketak egiteko proposamena egiten digu, gure kontsumo eredua arduratsuagoa izateko. Elikadura burujabetzaren bidean Euskal Herriko kontsumitzaileok elkartu nahi ditu Errigorak, eta baita Nafarroa hegoaldeko ekoizleak ere. Errigoraren webgunean errigora.eus zehatzago irakurri ahal dituzue proiektuaren nondik norakoak.