Bizilagunak: Familien Jaia

Bizilagunak: Familien Jaia

Maiatzaren 21ean, larunbatean, Zabala ikastetxean egun osoko egitaraua prestatu dugu SENDIko familientzat, BIZILAGUNAKeko familientzat eta interesa duten Getxoztar ororentzat. Elkar ezagutza sustatu nahi dugu heldu eta umeen artean, zubiak egin, jendea ezagutu, beste lekuetako dantzak ikasi, jakiak probatu, istorioak entzun… Probatzeko prest zaude? Ondo etorria izango zara!

Bizilagunak FAMILIEN JAIA

MAIATZAK 21, ZABALA ikastetxea (ALGORTA)

Kultura aniztasunaren mundu eguna ospatzeko elkartuko gara familian, elkarrekin bazkaldu eta hainbat tailer eta esperientzia egingo ditugu, umeek zein helduek: dantzak, afrikako edarien tailerra, ipuin-kontaketak, bingoa, musika eta munduko janariak.
Non: Juan Bautista Zabala ikastetxea (Zabala kalea, Algorta)
Egitaraua: 12:30 Sökolé Afrikako dantzen tailerra // 13:30 Afrikako edarien tailerra (Senegal) // 14:30 munduko jakiekin bazkaria // 16:00 bingoa // 16:30 “Chertat eta lehoia” eta “Zozomikoteak” Saharako eta Euskal Herriko ipuinak.

Dantza afrikarrak Sökolé taldearekin

Sökolé taldeko lagunen dantza tailerra

Sökolé taldeko lagunen dantza tailerra

Afrika mendebaldeko dantzen zertzeladak ezagutuko ditugu tailer honetan; sou-sou, mossi, manden, peul kulturetara hurbilduko gara. Dantza hauek ez dira ariketa fisiko aerobiko hutsa, gorputzaren ezagutza sustatzen dute, norberaren bizipenak eta sentimenduak musika eta mugimenduaren bidez adierazten lagunduko digute Sökolé taldeko lagunek.
Noiz: maiatzak 21, larunbata, 12:30-14:00
Non: J. B. Zabala ikastetxea (Zabala
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Izena eman lekua ziurtatzeko: 685 73 29 63, sendigetxo@yahoo.com

“Chertat” ipuin-kontaketa Saharatik

"Chertat eta lehoia"

“Chertat eta lehoia”

Ipuina saharar honetan Chertatek eta lehoiak tratu bat egiten dute. Baina tximua sartzen da tartean eta… Ipuin honen bidez erakusten da zer nolako kalteak sortu ditzakeen tratu on eta justu bat hausteak. Jexux Eizagirre Portillok eta Cheij Ahmed Bahiak euskaraz eta hasanieraz kontatuko digute.
Noiz: maiatzak 21, larunbata, 16:30-17:30
Non: J. B. Zabala ikastetxeko liburutegi zaharra
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Izena eman lekua ziurtatzeko: 685 73 29 63, sendigetxo@yahoo.com

Kulturartekotasun arloko eragileok elkarlanean antolatuta: “Getxoko Etorkinen Plataforma” Federazioa, Ibilki elkartea, Egizu elkartea, Getxoko Udaleko Immigrazio eta Kulturartekotasun Zerbitzua.
Laguntzaileak: SOS Arrazakeria eta Eusko Jaurlaritza.