27299298371_8a9e129e5f_z

Nahiz ta zeruak bazuen
nahiko itxura iluna,
Durangaldera joan ginan
han pasatzera eguna.
Intxorta mendi ederra
baina inola ez leuna
Eneko ta Alaitz aurretik
zein jarrera txapelduna!
euririk ez gendun eduki,
hori bai gure fortuna!
Gero Durangotik zehar,
holako jende bilduma,
hurrengo urtean barriro
etortea nahi duguna.
Domekako plana izan
horren eder ta txukuna!