argIHIzkiak V. lehiaketaren kartela

argIHIzkiak V. lehiaketaren kartela

Gaur zabaldu da epea V. argIHIzkiak literatura lehiaketan parte hartzeko. Uribe Kostako 10 argazkilariren lanen batean oinarritu eta testu laburra (160 karaktere edo 100 berba gehienez) sortzeko aukera duzue hemendik eta maiatzaren 31ra arte.

Aurten hauek izan dira parte hartu duten argazkilari profesional edo zaletuak: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi AlaƱa Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Erandio, Getxo, Sopela, Berango eta Barrikakoak dira argazkilariok.

Aurtengo 10 argazkiak ikusteko argihizkiak.com webgune berrituan sartu, besterik ez duzue egin behar.

Oinarrietan berrikuntza bat egon da aurten, 16-18 urte bitartekoentzat sari berezia prestatu dugu, euren parte hartzea sustatu guran. Gazte zein heldu, behatu, inspiratu eta ekin lanari! Zuen testu ederren zain lotuko gara. Bitartean hemen dituzue iazko testu irabazleak argazkiekin batera.

2015eko argazkiak testu irabazleekin batera.