"Oreka galduz" eskalada taldearen emanaldia

“Oreka galduz” eskalada taldearen emanaldia

Maiatzaren 9an, astelehena, Oreka Galduz lagun arteko eskalada taldearen hitzaldia izango dugu. Talde honek, eskaladaren inguruko oinarriak azalduko dizkigu: Eskalada motak, materiala,… eta baita ere urteetan bizitako bidaiak, esperientziak,… guzti hau bideo eta argazkien bitartez. Hitzaldi oso interesgarri baten aurrean gaude eta guztiz doakoa izango da. 3 saio izango dira, 2 goizez Areetako Elkartegian, 9:15 eta 11:00etan eta arratsaldez beste saio bat, Algortako Azebarri kultur elkartean 19:00etan.

Anima zaitezte eta etorri eskaladaren inguruko apur bat ikastera!