Beroketak egiten masaje-tailerrean

Beroketak egiten masaje-tailerrean

Masaje-tailerra izan genuen otsailaren 17an Areetako Madre del Divino Pastor ikastetxean. Bertako Guraso elkarteko Irantzuri esker lotu genuen tailerra, hango ikastetxeko EncarnaciĆ³n eta Aliciari ere eskerrak eman behar dizkiegu, primerako lekua prestatu ziguten eta.

Besoak luzatzen masaje-tailerrean

Besoak luzatzen masaje-tailerrean

Eva Velez izan genuen irakasle tailer txiki eta gozo honetan, koltxonetak zabaldu, beroketak egin eta musika leuna lagun masajeak egin genizkion elkarri. Hemen dituzue irudi batzuk, sentsazioak baina, ezin transmititu, hurrengo batean animatu eta parte hartu!

Eskerrik asko Evari eta etorri zineten guztioi ere!

Taldea biribilean masaje-tailerrean

Taldea biribilean masaje-tailerrean

Hemen egindako argazkien albuma: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157664121935589/show