Euskaraz ikastetik euskaraz bizitzera

Euskaraz ikastetik euskaraz bizitzera

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak proposamen interesgarria dakar datorren asterako, urtarrilaren 28rako, hain zuzen. “Euskaraz ikastetik euskaraz bizitzera” eta ¿Matricular a tus hijos/as en euskera aunque tú no lo sepas? izenburuko bi hitzaldi hauek 2016-2017ko ikasturteari begira Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako aurrematrikulazioa egiteko epea zabalduko dela eta (urtarrilaren 25etik otsailaren 5era izango da).

Hitzaldiok IÑAKI EIZMENDI gizarte hezitzaile eta soziolingustikan adituak eskainiko ditu. Lehena 17:30ean hasiko da Azebarri Kultur Elkartearen egoitzan. Bigarren solasaldia gazteleraz izango da, 19:30etik aurrera, Romoko Boluntariotza zentroan.

Pertsona interesatuek Udaleko Euskara Zerbitzuan eman beharko dute izena, 94 466 00 10 telefono zenbakian edo euskara@getxo.eus helbide elektronikoan, toki kopuruak mugatuak izango baitira bi hitzorduetan.

¿Matricular a tus hijos/as en euskera aunque tú no lo sepas?

Euskaraz ikastetik euskaraz bizitzera